![]() |
AURKEZPENA2007an, EKGK – Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak eta KONFEKOOP – Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak kooperatiba-gaien inguruan hausnartzeko partekatzen zuten beharraren ondorioz, hala maila teorikoan nola praktikoan, bi erakundeok “FOROKOOP – Kooperatiba-eztabaidarako Foroa” sortu zuten. FOROKOOP eredu misto baten arabera planteatuta dago: aurrez aurrekoa eta birtuala. Denbora honetan guztian zehar, mugarik gabeko etengabeko eztabaida ahalbidetzen duen Foro birtuala sendotu da (www.FOROKOOP.coop edo zuzenean: www.euskosare.org/komunitateak/FOROKOOP). Halaber, orain arte egin diren aurrez aurreko hainbat Jardunaldi ere aipatu beharra dago.
2010.10.07an, IV. jardunaldia egingo da, eta oso erronka interesgarria proposatzen digu: “Enpresako gizarte-berrikuntza”. Jarraian zehaztuta dagoen programa eredu arin eta parte-hartzailea dauka oinarri. Horretarako, hizlari-bikote bakoitzak aurkeztutako “utopiak” izeneko eztabaidak goiz erdian egingo den World Coffee-arekin eta jardunaldiari amaiera emateko hitzaldiarekin osatuko dira. Jardunaldiaren helburua, beste behin, ondoko hau da: mahai gainean jarritako azken ondorioak eta ekintza-proposamenak ekimen zehatzak sortzeko aukerak ematea, eta ekimen zehatz horiek, ekitaldiko antolatzaileen laguntzarekin, Partaidetzaren ikuspegia eta tratamendua hobetzeko balio izatea.
|