bombilla

AURKEZPENA

2007an, EKGK – Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak eta KONFEKOOP – Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak kooperatiba-gaien inguruan hausnartzeko partekatzen zuten beharraren ondorioz, hala maila teorikoan nola praktikoan, bi erakundeok “FOROKOOP – Kooperatiba-eztabaidarako Foroa” sortu zuten.

FOROKOOP eredu misto baten arabera planteatuta dago: aurrez aurrekoa eta birtuala. Denbora honetan guztian zehar, mugarik gabeko etengabeko eztabaida ahalbidetzen duen Foro birtuala sendotu da (www.FOROKOOP.coop edo zuzenean: www.euskosare.org/komunitateak/FOROKOOP). Halaber, orain arte egin diren aurrez aurreko hainbat Jardunaldi ere aipatu beharra dago.

  1. Jardunaldian EAEko Mendetasun Legearen garapenean eta ezarpenean eredu kooperatiboa sustatzearen inguruko gaia jorratu zuen.
  2. Jardunaldiak “kooperatibismoa eta genero-berdintasuna” hartu zuen hizpide.
  3. Jardunaldian “Pertsonen parte-hartzea enpresetan” izan zen gai nagusia.

2010.10.07an, IV. jardunaldia egingo da, eta oso erronka interesgarria proposatzen digu: “Enpresako gizarte-berrikuntza”.

Jarraian zehaztuta dagoen programa eredu arin eta parte-hartzailea dauka oinarri. Horretarako, hizlari-bikote bakoitzak aurkeztutako “utopiak” izeneko eztabaidak goiz erdian egingo den World Coffee-arekin eta jardunaldiari amaiera emateko hitzaldiarekin osatuko dira.

Jardunaldiaren helburua, beste behin, ondoko hau da: mahai gainean jarritako azken ondorioak eta ekintza-proposamenak ekimen zehatzak sortzeko aukerak ematea, eta ekimen zehatz horiek, ekitaldiko antolatzaileen laguntzarekin, Partaidetzaren ikuspegia eta tratamendua hobetzeko balio izatea.